dijous, 26 de maig del 2011

Manifestu indrubidoa (euskaraz)

Eser zaitezte, kamaradak, suaren inguruan, mundua besta bat bilakatu nahi duten izaki guztiak biltzen dituen argira. Ez da erraza bertaraino eramango gaituen bidea.

Munduaz jabetu nahi zuten, baina mundua ez zen haiena, mundua ez da inorena, indrubidook ez baitugu sinesten jabeengan ez eta jainkoengan, indrubidook askatasunean sinesten dugu. Askatasun hori aza baten gisa indartsu lehertzen da eta lurra hausten airean haz dadin argitzen duen eguzkiaren argi bakarraren pean.

Indrubidook ez dugu ilunpean bizi nahi: mugarririk gabeko lur-sailak nahi ditugu, mugarik gabeko gure izpirituek endorfinazko beren garrak zabal ditzaten.

Eta askatasuna hitzarekin ibiltzeko modu hau gidari, ezin gara fidatu argia hitzeman eta beste garai batzuetako kriseiluak ekarri zizkiguten haiekin: haien panfletoak soilik irakurtzeko argitasunarekin dauden etxetxoetan kiribildurik bizitzen segi dezagun nahi duten haiekin.

Ez batzuek ez besteek ez dira oraindik ohartu ez dutela ezer ere egitekorik. Utz ditzatela ipuinak alde batera, indrubidook ez baitugu buruzagirik eta harrapaezinak baikara. Belar freskoz egindako txirikordaz mozorrotutako boterearen gordailuzainen kateetatik aska gaitezen!


INDRUBIDOOK, BERAZ, BADAKIGU:

Eraikuntza-saiakera guztiek porrot egin dutela.

Diskurtso guztiek porrot egin dutela.

Zuhurtasunerako dei guztiek porrot egin dutela.

Arrazoibide guztiek porrot egin dutela.

hierarkia guztiek porrot egin dutela.

Irakaskuntza-metodo guztiek porrot egin dutela.

Eta, horrenbeste porroten ondoren, ikastea eginkizun baliogabea dela frogatzen du.


ETA, BERAZ, HAUXE PROPOSATZEN DUGU:

Eraikuntzaren ordez, dekonstrukzioa.

Diskurtsoen ordez, reversismoa.

Zuhurtasunaren ordez, erotasuna.

Arrazoimenaren ordez, emozioa.

Hierarkien ordez, sareak.

Irakastearen ordez, elkarbanatzea.

Ikastearen ordez, desikastea.


Krisiak balio diezagula zoriontsuago eta libreago egiten lagunduko gaituen paradigma berri bat sortzeko, kideok!

GORA KRISIA!

GORA FILOSOFIA INDRUBIDOA!

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada